sábado, 19 de abril de 2008

Informazio eta Komunikazioen Teknologiak (IKT)

IKT (edo TIC gazteleraz) buruzko artikulua irakurri ondoren, argi ikusten dena da, europa mailan, ikastegi gehienak errekurtso teknologiko nahikoak dituztela hauek lantzeko, hala nola, ordenagailuak, WIFI,... Beraz, teknologia gaur egun ez da arazo bat.

Nahiz eta eskoletan errekurtso teknologikoen disponibilitatea handitu, ez du esan nahi irakasteko era tradizionala guztiz eraldatu behar denik. Egindako zenbait informeren arabera, irakasleen ehuneko kopuru handi batek IKTeen erabiltzea da beraien irakaste plangintza egiteko, hala nola, irakasgaiaren programazio didaktikorako, web-ean nabigatzeko, email-en bitartez komunikatzeko, gestio akademikorako,...

Baina beste alde batetik, IKTak gelan bertan erabiltzen dituzten irakasleen kopurua, berriz, askoz ere txikiagoa da plangintza egiteko erabiltzen dutenekin alderatuz gero.

IKTen erabilpena gelaren barruan ez du zertan innobazioa esan nahi, hau Cubanek planteatu zuen. Beraz, teknologia digitalen erabilpen didaktikoa gelan, erakuspen magistralak indartzeko, ikasleak ariketak egitera bultzatzeko, interneten informazioa bilatzeko eta ikasleari konpetentzia informatikoak erakusteko erabiltzen ohi dira.

Beraz, guzti hau ikusita, urteak pasa beharko dira IKTak indarrez erabiltzen ikusteko, eta hauek innobatzaileak bezala ikusteko ere.

No hay comentarios: