lunes, 28 de abril de 2008

Egunkaria

Gaur, apirilaren 28a, klase teorikoan, Teknologi Berriak hezkuntzan nola txertatu behar diren landu dugu. Horretarako, zenbait eskema landu ditugu. Gero, "ordenadores en el aula" blogean dagoen artikulu bat irakurtzeko gomendatu digute.

Ondoren, klase praktikoan powerpoint batean hipervinculo-a, diapositibak nola pasatu, diapositiba bateko objektu batean klik eginez, hurrengoa ez den, beste diapositiba batera nola pasatu ikasi dugu. Ariketa hau, guk aurkeztu behar dugun lanerako oso baliagarria izan da. Gainera, hurrengo klasean, egindako ariketari soinua gehituko diogu. Beraz, oso baliagarria izan zaigu klasea, unitate didaktikoren bat planteatzeko orduan, baliabide asko barneratzen ari garelako.

lunes, 21 de abril de 2008

Ariñoko eskola

Terueleko herri bateko eskolan, Ariño herrian hain zuzen ere, teknologia berriak sartzea erabaki dute. Hori dela eta, sistema ordenagailuetan oinarritzea erabaki dute. Horrela, liburuak eta kuadernoen ordez, ordenagailuan idazten dute, eta ikasi ere.

Herri txikietan horrelako programak aplikatzeak herri handietan eta teknologikoki garatuago dauden herrietan baino arrakasta gehiago izaten dute. Herri txikietan teknologiekin duten harremana ez baita herri handiagoetan dutena, beraz, autonomia sustatzea bultzatzen du, haiek ordenagailuen bidez bidaltzen dituzte lanak eta horrela askatasun gehiago izatea lortzen dute. Teknologi honekin ikasteak, nire ustez, metodo tradizionalean eskaintzen denaz gain teknologi berriak eguneroko gauza bezala erabiltzen ere ikasten dute. Gainera, ikaste era askoz ere motibagarriagoa eta interaktiboagoa bultzatzen da teknologia hauekin. Baina alde positiboez gain, alde negatiboak ere badauzka, eta alde negatiboa irakaslearen aldean kokatzen da, hau da, metodo honekin lan egiteko, irakasleak denbora asko aritu behar da, gauzak bilatzen eta programaketa egokia egiten, beraz, metodo tradizionalean denbora guzti hau ez duzu programaketa egiten galdu behar, baina honetan, berriz, bai, eta teknologiak ondo ezagutzea beharrezkotzat jotzen da.

Beraz, eta laburbiltzeko, metodo honek alde onak eta txarrak ditu. Alde onak, ikaslearentzat ikasteko era motibagarriago eta interaktiboagoa dela, bai eta autonomiaren garapena bultzatzen dela. Eta alde negatiboa, irakaslea denbora asko eman behar duela ariketak, teoria,...prestatzen gero ikasleei aurkezteko.

Egunkaria

Gaur, apirilaren 21a, klase teorikoan Ariño herriko eskolari buruzko bideo bat ikusi dugu eta ondoren, klasean komentatu dugu. Eskola honetan, klaseak ez dira liburuen bitartez ematen, baizik eta ordenagailuekin, ikasle bakoitza bere ordenagailua dauka berarekin ariketak eta ikasi ahal izateko.

Klase praktikoan, Feed bat egin dugu, hau, web orrialde bat blogean sartzean datza, eta gaurkotzen den bakoitzean blogean ere berrikuntza horiek gaurkotzen dira. Eta ondoren, beste blog batzuen link-ak sartu ditugu bertara sartu ahal izateko, link hauek klasekoen blogenak dira. Eta azkenik, unitate didaktikoa nola egin azaldu digu.

sábado, 19 de abril de 2008

Informazio eta Komunikazioen Teknologiak (IKT)

IKT (edo TIC gazteleraz) buruzko artikulua irakurri ondoren, argi ikusten dena da, europa mailan, ikastegi gehienak errekurtso teknologiko nahikoak dituztela hauek lantzeko, hala nola, ordenagailuak, WIFI,... Beraz, teknologia gaur egun ez da arazo bat.

Nahiz eta eskoletan errekurtso teknologikoen disponibilitatea handitu, ez du esan nahi irakasteko era tradizionala guztiz eraldatu behar denik. Egindako zenbait informeren arabera, irakasleen ehuneko kopuru handi batek IKTeen erabiltzea da beraien irakaste plangintza egiteko, hala nola, irakasgaiaren programazio didaktikorako, web-ean nabigatzeko, email-en bitartez komunikatzeko, gestio akademikorako,...

Baina beste alde batetik, IKTak gelan bertan erabiltzen dituzten irakasleen kopurua, berriz, askoz ere txikiagoa da plangintza egiteko erabiltzen dutenekin alderatuz gero.

IKTen erabilpena gelaren barruan ez du zertan innobazioa esan nahi, hau Cubanek planteatu zuen. Beraz, teknologia digitalen erabilpen didaktikoa gelan, erakuspen magistralak indartzeko, ikasleak ariketak egitera bultzatzeko, interneten informazioa bilatzeko eta ikasleari konpetentzia informatikoak erakusteko erabiltzen ohi dira.

Beraz, guzti hau ikusita, urteak pasa beharko dira IKTak indarrez erabiltzen ikusteko, eta hauek innobatzaileak bezala ikusteko ere.

lunes, 14 de abril de 2008

Egunkaria

Gaur, apirilak 14, klase teorikoan IKT-en eragina hezkuntzarekin jarraitu dugu. Ondoren, bideo bat ikusteko esan digu, eta gero laburpena blogean eskegiko dugu.

Gero, saio praktikoan, blogean bideo bat nola sartzen den ikasi dugu, bertan etiketa bat jarri diogu, gero bilatzeko errazagoa izateko. bideo hau, blogak eta irakaskuntzarekin zerikusia du. Eta azkenik, blogean irakaskuntzak eta blogei buruzko komentarioa idatzi dugu. Horretarako, web helbidea ere sartu dut era luzean eta zabalean (nahiz eta erdaraz egon) irakurri ahal izateko.

Blogak irakaskuntzan

Blogak gaur egun, ikasteko baliabide berriak dira. Irakasle askok, duela zenbait urte teknologi berri hauetan murgiltzeko zituzten materialak digitalizatu besterik ez zuten egin, baina gaur egun, hau aldatuz doa, eta blogen bidez egitea posiblea da. Horrela, blogen bidez irakasteak, ez da esperientziak eta ezagutzak transmititzea baizik eta honekin batera era didaktikoan nola irakatsi ere errazten dela.

Blogekin lan egitean, ikasleak haien ezagutzak bultzatzen dituzte, eta horrela materia kurrikularrak gaineratzen dituzte. Hori dela eta, gaur egungo hezkuntza ez da soilik ezagutzak jasotzean oinarritzen baizik eta bakoitzaren formazio pertsonalean ere oinarritzen dela.

Eta azkenik, eta oso motibagarria dena ikasteko orduan, informazio gehiena testuen bitartez eskaintzen da, baina testuekin batera baliabide multimediak ere eskaintzen dira, motibagarriago izateko.


Web

Bideoa

Gaur, irakaskuntza eta blogak duten loturari buruzko bideo bat sartuko dut.



Espero dut bideo hau gustoko izatea.

lunes, 7 de abril de 2008

Egunkaria

Gaur, apirilaren 7a, lehenengo klasean, teoriarekin jarraitu dugu eta gero, klase praktikoan, gure blog orrian erlojua nola ipini ikasi dugu. Horretarako web helbide batera joan gara eta bertako galeria batean zeuden erloju guztien artean bat aukeratu dugu. Kolorez, tamainaz, eta orduz ondo moldatu ondoren, gure blog orrialdean jarri dugu nahi izan dugun tokian.

Gero, etiketak ipini behar izan ditugu egunkaria hitzarekin, astero-astero klasean egindakoa zehazteko. Etra azkenik, link bat egin dugu, erlojuaren bitartez web helbide batera joateko.