lunes, 19 de mayo de 2008

Egunkaria

Gaur, maiatzaren 19a, saio teorikoa eta praktikoa banaturik izan beharrean, saio bakar bat izan dugu, bi ordu iraun duena. Saio honetan lanak aurkeztu ditugu. Gure lanaz gain, beste bi lan egon dira, unibertsoari eta amerikari buruzkoak izan direnak. Guztiak oso ondo egon dira, eta baliabide moduan oso erabilgarriak direla ikusi da. Aurkezpen hauek, proposatutako powerpointan teoriaz gain zenbait ariketa, irudi, kanta eta bideo proposatu dira, teoriaz gain, beste material osagarriak izateko, eta haur motibatzeko oso erabilgarriak zirenak.

domingo, 18 de mayo de 2008

Hezurrak

Hona hemen taldekideak, Nahia, Edurne eta ni hezurren inguruan egindako powerpointa. Espero dugu zuen gustoko izatea.

Egunkaria

Gaur, maiatzaren 12an, saio teorikoan azkenengo diapositibak landu ditugu, eta azterketari buruz apur bat hitz egin dugu. Ondoren, saio praktikoan, lanari ekin diogu, lan gehiena eginda geneukan, baina azkenengo gauzak gehitu behar izan dizkiogu. Hori izan da ordu erdiz egiten ibili garena.

lunes, 5 de mayo de 2008

Egunkaria

Gaur, maiatzaren 5ean, saio teorikoan, teknologi berriak hezkuntzan nola integratu lantzen jarraitu dugu, horretarako, pasadan astean irakurtzeko bidalitako artikuluaren inguruan zenbait gauza komentatu ditugu. Ondoren, saio praktikoan, pasadan astean egindako powerpointari soinua jartzen jarraitu dugu. Horrela, lehen geneukana, hau da, 5 diapositibei beste bat gehitu diogu soinuarekin eta lehen genuenei soinua, hobeto esando gure ahotsarekin grabatutako soinua jarri diogu. Horrela, powerpointa ikusiz gain, entzun ere egiten dugu, horrela motibazio askoz ere handiagoa lortzen dugu.

Amaierako minutuak talde lana egiteko erabili dugu, horrela, diapositibak nondik nora bideratuko dugun eztabaidatzen aritu gara, baita gaia, aurretiaz hartuta genuela.