Irakaskuntza eta teknologia berriak

lunes, 19 de mayo de 2008

Egunkaria

Gaur, maiatzaren 19a, saio teorikoa eta praktikoa banaturik izan beharrean, saio bakar bat izan dugu, bi ordu iraun duena. Saio honetan lanak aurkeztu ditugu. Gure lanaz gain, beste bi lan egon dira, unibertsoari eta amerikari buruzkoak izan direnak. Guztiak oso ondo egon dira, eta baliabide moduan oso erabilgarriak direla ikusi da. Aurkezpen hauek, proposatutako powerpointan teoriaz gain zenbait ariketa, irudi, kanta eta bideo proposatu dira, teoriaz gain, beste material osagarriak izateko, eta haur motibatzeko oso erabilgarriak zirenak.

domingo, 18 de mayo de 2008

Hezurrak

Hona hemen taldekideak, Nahia, Edurne eta ni hezurren inguruan egindako powerpointa. Espero dugu zuen gustoko izatea.

Egunkaria

Gaur, maiatzaren 12an, saio teorikoan azkenengo diapositibak landu ditugu, eta azterketari buruz apur bat hitz egin dugu. Ondoren, saio praktikoan, lanari ekin diogu, lan gehiena eginda geneukan, baina azkenengo gauzak gehitu behar izan dizkiogu. Hori izan da ordu erdiz egiten ibili garena.

lunes, 5 de mayo de 2008

Egunkaria

Gaur, maiatzaren 5ean, saio teorikoan, teknologi berriak hezkuntzan nola integratu lantzen jarraitu dugu, horretarako, pasadan astean irakurtzeko bidalitako artikuluaren inguruan zenbait gauza komentatu ditugu. Ondoren, saio praktikoan, pasadan astean egindako powerpointari soinua jartzen jarraitu dugu. Horrela, lehen geneukana, hau da, 5 diapositibei beste bat gehitu diogu soinuarekin eta lehen genuenei soinua, hobeto esando gure ahotsarekin grabatutako soinua jarri diogu. Horrela, powerpointa ikusiz gain, entzun ere egiten dugu, horrela motibazio askoz ere handiagoa lortzen dugu.

Amaierako minutuak talde lana egiteko erabili dugu, horrela, diapositibak nondik nora bideratuko dugun eztabaidatzen aritu gara, baita gaia, aurretiaz hartuta genuela.

lunes, 28 de abril de 2008

Egunkaria

Gaur, apirilaren 28a, klase teorikoan, Teknologi Berriak hezkuntzan nola txertatu behar diren landu dugu. Horretarako, zenbait eskema landu ditugu. Gero, "ordenadores en el aula" blogean dagoen artikulu bat irakurtzeko gomendatu digute.

Ondoren, klase praktikoan powerpoint batean hipervinculo-a, diapositibak nola pasatu, diapositiba bateko objektu batean klik eginez, hurrengoa ez den, beste diapositiba batera nola pasatu ikasi dugu. Ariketa hau, guk aurkeztu behar dugun lanerako oso baliagarria izan da. Gainera, hurrengo klasean, egindako ariketari soinua gehituko diogu. Beraz, oso baliagarria izan zaigu klasea, unitate didaktikoren bat planteatzeko orduan, baliabide asko barneratzen ari garelako.

lunes, 21 de abril de 2008

Ariñoko eskola

Terueleko herri bateko eskolan, Ariño herrian hain zuzen ere, teknologia berriak sartzea erabaki dute. Hori dela eta, sistema ordenagailuetan oinarritzea erabaki dute. Horrela, liburuak eta kuadernoen ordez, ordenagailuan idazten dute, eta ikasi ere.

Herri txikietan horrelako programak aplikatzeak herri handietan eta teknologikoki garatuago dauden herrietan baino arrakasta gehiago izaten dute. Herri txikietan teknologiekin duten harremana ez baita herri handiagoetan dutena, beraz, autonomia sustatzea bultzatzen du, haiek ordenagailuen bidez bidaltzen dituzte lanak eta horrela askatasun gehiago izatea lortzen dute. Teknologi honekin ikasteak, nire ustez, metodo tradizionalean eskaintzen denaz gain teknologi berriak eguneroko gauza bezala erabiltzen ere ikasten dute. Gainera, ikaste era askoz ere motibagarriagoa eta interaktiboagoa bultzatzen da teknologia hauekin. Baina alde positiboez gain, alde negatiboak ere badauzka, eta alde negatiboa irakaslearen aldean kokatzen da, hau da, metodo honekin lan egiteko, irakasleak denbora asko aritu behar da, gauzak bilatzen eta programaketa egokia egiten, beraz, metodo tradizionalean denbora guzti hau ez duzu programaketa egiten galdu behar, baina honetan, berriz, bai, eta teknologiak ondo ezagutzea beharrezkotzat jotzen da.

Beraz, eta laburbiltzeko, metodo honek alde onak eta txarrak ditu. Alde onak, ikaslearentzat ikasteko era motibagarriago eta interaktiboagoa dela, bai eta autonomiaren garapena bultzatzen dela. Eta alde negatiboa, irakaslea denbora asko eman behar duela ariketak, teoria,...prestatzen gero ikasleei aurkezteko.

Egunkaria

Gaur, apirilaren 21a, klase teorikoan Ariño herriko eskolari buruzko bideo bat ikusi dugu eta ondoren, klasean komentatu dugu. Eskola honetan, klaseak ez dira liburuen bitartez ematen, baizik eta ordenagailuekin, ikasle bakoitza bere ordenagailua dauka berarekin ariketak eta ikasi ahal izateko.

Klase praktikoan, Feed bat egin dugu, hau, web orrialde bat blogean sartzean datza, eta gaurkotzen den bakoitzean blogean ere berrikuntza horiek gaurkotzen dira. Eta ondoren, beste blog batzuen link-ak sartu ditugu bertara sartu ahal izateko, link hauek klasekoen blogenak dira. Eta azkenik, unitate didaktikoa nola egin azaldu digu.