lunes, 14 de abril de 2008

Blogak irakaskuntzan

Blogak gaur egun, ikasteko baliabide berriak dira. Irakasle askok, duela zenbait urte teknologi berri hauetan murgiltzeko zituzten materialak digitalizatu besterik ez zuten egin, baina gaur egun, hau aldatuz doa, eta blogen bidez egitea posiblea da. Horrela, blogen bidez irakasteak, ez da esperientziak eta ezagutzak transmititzea baizik eta honekin batera era didaktikoan nola irakatsi ere errazten dela.

Blogekin lan egitean, ikasleak haien ezagutzak bultzatzen dituzte, eta horrela materia kurrikularrak gaineratzen dituzte. Hori dela eta, gaur egungo hezkuntza ez da soilik ezagutzak jasotzean oinarritzen baizik eta bakoitzaren formazio pertsonalean ere oinarritzen dela.

Eta azkenik, eta oso motibagarria dena ikasteko orduan, informazio gehiena testuen bitartez eskaintzen da, baina testuekin batera baliabide multimediak ere eskaintzen dira, motibagarriago izateko.


Web

No hay comentarios: